Baztango EH Bilduk merendu herrikoia burutu zuen apirilaren 16an Elizondoko Ahaztuen Plazan, hurrengo udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren berri emateko. Lagun aunitz bildu ziren musika lagunduriko giro onean, hurrengo legealdian EH Bilduko proiektu politikoari segida emateko konpromiso hartu duten hautagaiak ezagutzeko. Joseba Otondo izanen da alkategaia.
Behin izen guztiak aipatuta, Joseba Otondo alkategaiak hitza hartu du hurrengo urteotan EH Bilduk Baztanen, eskualdean eta Nafarroan jokatuko duen paper zentrala azpimarratzeko. Akitzeko, EH Bilduko kideak mugitzen duen indarraz aritu da, Eduardo Galeano idazle uruguaitar zendu berriaren solasak gogora ekarriz: «utopiak horretarako balio du: ibiltzeko».
Baztango EH Bilduko hautagaiak
1. Joseba Otondo
2. Mikel Ortega
3. Maite Iturre
4. Juan Kruz Iriarte
5. Oianko Garde
6. Xabi Torres
7. Pili Migeltorena
8. Mariano Iribarren
9. Juana Mari Gortari
10. Ramontxo Garmendia
11. Maite Oteiza
12. Jon Elizetxe
13. Izargi Zumarraga
Ordezkoak
1. Kepa Lazaro
2. Enara Mitxeltorena
3. Mairu Garisoain
4. Garbiñe Elizegi
5. Peio Obregozo