Kurtso honetan onartu eta matrikulatzeko bete beharreko baldintzei dagokienez, hauek dira: 20 urte izatea edo inskripzioa egiten duen urtean betetzea; Titulu hau eskuratu ahal izateko bete behar dituen baldintza akademikoa izatea, hau da DBHko tituloa edo Erdi Mailako sarbide froga gainditua izatea (titulazio ez dutenentzak froga bat prestatuko da), bi urteko lan esperientzia izatea lanaldi osoan, edo/eta orduetan baliokidea, azkeneko bost urteetan, tituluarekin zerikusia duen arloan Bortziriak, Malerreka, Bertizana, Baztan, Urdazubi edo Zugarramurdin; urte berean, soilik formakuntza eta ebaluazio prozesu bakarra hautatu daiteke, eta Inskripzio orria bete beharrezko dokumentu guztiekin.
Guzti hau ziurtatzeko, Nortasun Agiria, pasaportea edo baliokidea den dokumentuaren fotokopia aurkeztu beharko dira, baita titulua edo tituluaren frogagiriaren fotokopia, bizi lanaren fotokopia eta enpresen ziurtagiria.