Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktore ezagunek Erdibana komedia eder eta berezia antzeztuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean apirilaren 19an, igandean 19:00etan. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatu du emanaldia.
Ama bat urteetan sartua, enbolia eta gripearekin, baina hiltzeko arras gogo guti. 45 urteko semea du, eta hondatzen ari den enpresaren jabea da. Bera zaintzen duen 38 urteko bertze seme bat du, egunero bainatzen du, orraztu eta ia ia baita hil ere. Jehova testigu batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta anitz dauzka, baina aurreztuta arras diru guti. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean daude eta gau erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ateratzen joanen dira. Komedia eder eta berezi honek, algara artean pasaraziko digu antzezanak irauten duen denbora guztia.
Bailableak Elizondon
Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaitarien eskutik, Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larraindantza, Gaita…) dantzatzeko aukera izanen da hilaren 19an, igandean 12:45ean Elizondoko plazan.