Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak “Nola hitz egin jendeaurrean” emakumeentzako ikastaroa antolatu du. Bortz larunbatez maiatzaren 9, 16, 23, 30 eta ekainaren 6an eskainiko du Esti Redondo Tirado irakasleak Arizkunenea Kultur Etxean, euskaraz eta doan, 09:00etatik 13:30era.
Aitzinetikan eman behar da izena Berdintasun Zerbitzuan (948 580006 edo berdintasuna@baztan.eus) eta azken eguna apirilaren 30a izanen da.
Helburuen artean, entzulego mota ezberdinen aurrean hitz egiteko osagai beharrezketan aritzea eta jendeaurreko egoeratan gure buruarekin ziurtasuna lortzea daude.