Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan ekitaldiak antolatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 13a, 07:24

Asteazkenean, ‘Kapital publikoa’ liburuaren aurkezpena eta errezitaldia eginen du Jose Luis Otamendik

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 15ean, asteazken arratsaldeko 7etan Kapital publikoa liburuaren aurkezpena eta errezitaldia izanen da Arizkunenean, Jose Luis Otamendi idazlearekin. 

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 15ean, asteazken arratsaldeko 7etan Kapital publikoa liburuaren aurkezpena eta errezitaldia izanen da Arizkunenean, Jose Luis Otamendi idazlearekin.

Apirilaren 22an, berriz, Patricia Eneriz ipuin kontalaria izanen da Elizondoko liburutegi publikoan, 4 urtetik goitiko haurrendako ipuinak kontari. Bi ekitaldiak Udaleko Kultura Batzordeak antolatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun