Basaburua azpitxapeldun izan da Nafarroako Herri Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 06:30

Haur nahiz kadete mailako proba konbinatuan bigarren izan zen martxoaren 29an Etxarri Aranatzen jokatutako finalean

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finala jokatu zen martxoaren 29an, igandean Etxarri Aranatzen. Baztango Basaburua izan zen eskualdeko ordezkari bakarra, haur eta kadete mailako proba konbinatua neta bietan azpitxapeldun izan zen.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finala jokatu zen martxoaren 29an, igandean Etxarri Aranatzen. Baztango Basaburua izan zen eskualdeko ordezkari bakarra, haur eta kadete mailako proba konbinatua neta bietan azpitxapeldun izan zen.

Kadete mailan Berriozar izan zen txapeldun (10:25.78), Basaburua bigarren (10:47.76), Andra Mari hirugarren (11:04.56) eta Ultzama laugarren (11:37.51)

Haur mailan Andra Mari izan zen txapeldun (08:37.55), Basaburua bigarren (08:57.86), Araxes hirugarren (09:09.81) eta Leziza laugarren (10:08.31).

Kimu mailako proba konbinatuan, eskualdeko ordezkaririk gabe, Iñigo Aritza izan zen txapeldun, Beriainm Andra Mari eta Araxesen aitzinetik.

Sokatira txapelketetan ere ez zen eskualdeko ordezkaririk izan. Haur mailako finalean (480 kilo), Andra Mari izan zen txapeldun, Putterri bigarren, Berriozar hirugarren eta Iñigo Aritza laugarren. Kadete mailan, berriz (540 kilo), Berriozar izan da txapeldun, bortz jardunaldietan nagusitu ondotik (25 puntu). Ultzama izan zen bigarren (20 puntu), Andra Mari hirugarren (12 puntu), Iñigo Aritza laugarren (11,5 puntu) eta Araxes bosgarren (6,5 puntu).

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun