Baztandarren Biltzarra. Baztanen eskuara barra-barra. Elizondon, 2015eko uztailaren 19an. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, egun horretan Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute.
50 x 70 zentimetro izan beharko duten kartelak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxera igorri beharko dira (Jaime Urrutia kalea, 1 solairua; 31700 Elizondo). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.
Sariduna, berriz, apirilaren 17tik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarra aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 19an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.
Bertzalde, aipatu, uztailaren 20tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.