Baztango II. Gazte Eguna antolatu dute martxoaren 21ean Elizondon

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 17a, 09:17

Txarralde taldekoak ere ariko dira larunbat arratseko kontzertuetan. Artxiboko argazkia

Goizean Motortxow rallyetako autoek erakustaldia eskainiko dute

Baztango II. Gazte Eguna antolatu dute martxoaren 21ean Elizondon. Goizean Rallyetako autoen erakustaldia, Askapenaren brigaden aurkezpena eta bazkaria izanen dute. Arratsaldean eta arratsean kontzentrazioa eta kontzertuak izanen dituzte, goizaldeko ordu ttikiak arte.

Baztango II. Gazte Eguna antolatu dute martxoaren 21ean Elizondon. Goizean Rallyetako autoen erakustaldia, Askapenaren brigaden aurkezpena eta bazkaria izanen dute. Arratsaldean eta arratsean kontzentrazioa eta kontzertuak izanen dituzte, goizaldeko ordu ttikiak arte.

Larunbat goizeko 10:30ean Motor Txow izanen da Elizondoko frontoian, Rallyetako autoen erakustaldia. Slalon kronometratua eginen dute honeko piloto hauek: Imanol Oskoz (Peugeot 205), Gorka Oteiza (Peugeot 306), Juan Bidegain (BMW E36), Mattin Villares (BMW E36), Andoni Blas (BMW E30), Dabid Eraxo (M3), Asier Jaunsaras (Peugeot 306), Xabier Agirre (BMW E30), Gaizka Zabal (BMW E30), Andoni Urdanoz (Fiat 131 Abarth) eta Amets Mendizabal (Citroen Saxo).

13:00etan Askapenaren 2015eko brigaden aurkezpena eginen dute Gaztetxean. 14:00etan bazkaria izanen dute Gaztetxeko gorapean. Sarrerak Elizondoko Intzan, Erratzuko Zubi-puntan eta Doneztebeko Titi ostatuan daude salgai 10 eurotan (kontzertuetako sarrera barne).

17:30ean kontzentrazioa eginen dute plazan, Aroztegiko PSIS-aren aurka. 18:30ean kontzertua izanen da Intza ostatuan. Gaztetxeko gorapetan pizza eta hanburgesa begetalak ere eskainiko dituzte afaltzeko. 22:00etatik aitzinera kontzertuak frontoian Eztanda, Desegin, Txarralde, Stepi Selektah Bad Souns Sustem, Ahuntzape eta DJ Tape taldearekin. Gauerditik aitzinera, Jevin Senis, Fa Fetxoria eta DJ Aimar Djak ariko dira Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun