7,8 milioi euroko udal aurrekontua onartu du Balleko Etxeak

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 09:27

Iruritako Dorrea zaharberritzea izanen da urteko inbertsiorik handiena. Artxiboko argazkia

Bildu eta Baztango Ezkerrak alde bozkatu zuten eta UPNk kontra

Baztango Udalak 7.809.845 euroko diru sarrera-irteerak izanen ditu aurten, Bildu eta Baztango Ezkerraren aldeko botuekin eta UPNren kontrakoekin behin behinekoz onartutako udal aurrekontuaren arabera. Zatirik handiena Balleko Etxeari dagokio, 7.130.459 euro, Baztan Ikastolaren aurrekontua 660.486 eurokoa da eta Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearena 111.900 eurokoa.

Inbertsioetarako, iaz baino %53 gehiago bideratuko du Udalak, 842.585 euro guztira. Iruritako Dorrea zaharberritzeko 531.571 euro erabiliko ditu, baina Nafarroako Gobernuak %25a eta Espainiako Gobernuak %75a ordaintzea espero dute. Oihangintza lanetan 160.000 euro inbertituko ditu Udalak eta erditsua Nafarroako Gobernuak ordainduko du. 125.000 euro karrikak, plazak, espaloiak moldatzeko erabiliko dira, bertze 33.435 euro pistak egokitu eta zolaberritzeko eta 14.395 Oronozen kioskoa egiteko. Bertze 110.000 euro igerilekuko abonamenduetarako zuzenduko dira, kiroldegiaren finantziazioa laguntzeko alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun