Baztango Zahar Etxearekin elkartasun kanpaina abiatu du Nafar Mendik

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 12:50

Maria Jesus Beunza, Ivan Aldako, Esteban Elorga eta Naiara Oteiza, elkartasun kanpainaren aurkezpenean. Alicia del Castillo

Martxoan zenbait produkturen salmentaren %10a bideratuko da Zahar Etxera

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen konponketa lanak sustengatzeko helburuarekin elkartasun kanpaina eginen du martxoan Arraiozko Hipersimply-Nafar Mendi hipermerkatuak. Baztango Batzar Nagusiak laguntza deia zabaldu zuen ilbeltzean, uholdeek erresidentzian sortutako kalteak kopontzen laguntzeko eta horrekin bat egin nahi izan dute.

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen konponketa lanak sustengatzeko helburuarekin elkartasun kanpaina eginen du martxoan Arraiozko Hipersimply-Nafar Mendi hipermerkatuak. Baztango Batzar Nagusiak laguntza deia zabaldu zuen ilbeltzean, uholdeek erresidentzian sortutako kalteak kopontzen laguntzeko eta horrekin bat egin nahi izan dute.

Zehazki, martxoan Elkartasuna hitzarekin seinalatuak dauden produktuen salmentaren %10a erresidentziari eskainiko dio Nafar Mendik. Oihalen salmenta guztietan ere %10a joanen da laguntza kutxara. Horretaz gain, jatetxe-edantokian larunbatero Oisko Ostatuko Juan Josek eta Nekak “Pintxo lagunbide” bat antolatuko dute arratsaldeko 6etatik 9etara. Bezero bakoitzari pintxo bat eskainiko zaio eta ostatuko salmenta guzien %20a erresidentziaren alde emanen da. Eta guzi honen osafarri, DJak ere ariko dira, eta haurrentzako jolasak eta tailerrak ere izanen dira larunbatetan. Kanpainaren aurkezpenean Esteban Elorga hipermerkatuko kudeatzaileak aipatu zuenez, “adinekoen laguntzea eta sustengatzea gure egiten ditugu Nafar Mendin, belaunaldien arteko elkartasuna garrantzitsua dela dakigulakotz. Badakigu ongi arrisku ekonomiko bat hartzen dugula krisi garai gogor huntan, baina Zahar Etxeak hori eta gehiago merezi du”. Elorgarekin batera, Maria Jesus Beunza Zahar Etxeko kudeatzailea, Ivan Aldako mantenimenduko arduraduna eta Naiara Oteiza, hipermerkatuko langileen izenean, izan ziren kanpainaren aurkezpenean.

Maria Jesus Beunzak aipatu zuenez, “uholdeek egunero agertzen diren ezustekoak sortu zituzten, eguneroko lana oztopatzen dutenak. Ildo berean, Ivan Aldakok aipatu zuenez, «matxura bat konpondu orduko bertze bat agertzen da, koadro elektrikoak hezetasunez beteak daude, pareta margotu eta egun batzuen buruan pintura harrotzen da… horrela gabiltza egunero eta zaila da gauzak planifikatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun