Gazteluaren berreskurapena gizarteratzeko ekitaldia eginen dute Amaiurren martxoaren 7an

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 08:49

Abenduan ere egin zuten ekitaldi bat Amaiurren, gazteluaren inguruan egindako pasabidea inauguratzeko. Artxiboko argazkia

Mendi buelta, ekitaldia, herri bazkaria eta kantaldia izanen dituzte

Martxoaren 7an, larunbata, ekitaldi berri bat eginen dute Amaiurren, gazteluaren berreskurapenean egin den lana gizarteratzeko, Harritik herrira izenburuarekin. Ekitaldia Udalbiltza, Baztango Udala eta Amaiurko herriaren artean antolatu dute.

Martxoaren 7an, larunbata, ekitaldi berri bat eginen dute Amaiurren, gazteluaren berreskurapenean egin den lana gizarteratzeko, Harritik herrira izenburuarekin. Ekitaldia Udalbiltza, Baztango Udala eta Amaiurko herriaren artean antolatu dute.

Larunbat goizeko 10etan mendi buelta izanen da, eguerdian inaugurazio ekitaldia gazteluan, eta ondotik herri bazkaria frontoian. Ondoren kantaldia ere izanen da. Bazkarirako txartelak, Amaiurko Santxonea ostatuan, Baztango udaletxean, Elizondoko Intza ostatuan eta Iruñeko Katakraken salgai daude. Aparkaleku gutti izanen direnez, autoak ongi betetzeko deia egin dute antolatzaileek.

 

Solasaldiak bezperan

Bezperan, martxoaren 6an, 19:00etan Amaiurko Otsondo Barride elkartean solasaldia eskainiko dute Amaia Nausia Pimoulierrek eta Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleonek.. Lehenik, Emakumeen adoktrinamendua historian zehar: 1512, 1936 hitzaldia eskainiko du Amaia Nausia Pimoulierrek. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleon Amaiurko Gazteluaz ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun