Emakumearen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen ere

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 08:46

Bertsolaritzaren sekretuak antzezlanean emakume bertsolarien istorioak taularatuko dituzte. www.kronika.eus

'Bertsolaritzaren sekretuak' ikuskizuna igandean 19:00etan Arizkunenean

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira zenbait ekitaldi eginen dira egunotan Baztanen ere, Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira zenbait ekitaldi eginen dira egunotan Baztanen ere, Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta.

Martxoaren 6an, ortziral arratsaldeko 7etan, Amaiurko Otsondo Barride elkartean bi hitzaldi antolatu dituzte Amaiurko herriak udalbiltzak eta Baztango Udalak. Lehenik, Emakumeen adoktrinamendua historian zehar: 1512, 1936 hitzaldia eskainiko du Amaia Nausia Pimoulierrek. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleon Amaiurko Gazteluaz ariko da.

Martxoaren 8an, Bertsolaritzaren sekretuak, ixilduriko emakumeen historia ikuskizuna eskainiko dute 19:00etan Arizkunenean. Jokin Labaien eta Oskar Estanga bertsolariek, Hodei Unzueta antzezleak eta Idoia Noble akordeolariak parte hartuko dute emanaldian.

Martxoaren 10ean, ipuin ez sexisten kontaketa saioa eginen da 17:30ean Elizondoko liburutegian. Zoila Berastegi Mariñelarena ipuin kontalariak Mundu batean mila mundu kontatuko du.

Martxoaren 18an, Emaginek aurkeztuta, Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen dira 19:00etan Arizkunenean.

Hilabete osoan Berdintasun Txokoa izanen da Elizondoko liburutegian, Jantzi itzazu betaurreko moreak! goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun