Auto istripu larria gertatu zen astelehen arratsean, 20:48ean, Erratzun, N-121-B errepideko 56,4. kilometroan. Autoaren gidaria, M. A. G. A. 66 urteko Zugarramurdiko emakumezkoa, Iparraldera bidean zihoan baina autoa bidetik atera eta harrizko pareta jo zuen. Irauli egin zen kotxea eta belardi batean gelditu zen. Kolpearen ondorioz, zugarramurdiarra larri zauritua gelditu zen, traumatismo buru-hezur-entzefaliko batekin, eta konortea galdu zuen.
Guardiako mediku taldeak istripuaren tokian artatu zuten emakumezkoa, eta Oronozko suhiltzaileak ere istripua gertatu zen lekura hurbildu ziren. Handik Iruñera eraman zuten, Nafarroako Ospitalera eta hantxe hil zen astearte arratsaldean, 18:00 aldera.