Martxoaren 7an, larunbatean, Lan Gaua 3. edizioa burutuko da Erratzun. Bidasoako Kontrabandistak Ibilbidea proiektoaren barruan (info gehiago: www.kontrabandistak.com), diru irabazi asmorik gabe eta XX. mende erdialdeko kontrabandoaren historia ezagutzera eman nahi duen egitasmoa da Lan Gaua: kontrabandista ohi batek gidatutako eta azaldutako gaueko mendi ibilaldia, 3 ordu eta erdiz eta 11 kilometroko luzeran.
Etxalarko eta Oiartzungo edizio arrakastatsuen ondoren, aurtengoa Erratzun izanen da eta ibilbidea herritik Elortako lepoko mugara izanen da, beti bezala martxoko ilargi betearen inguruan. Aurtengo bitxikeria: protagonista Xabier Rekarte izanen da, 38 urteko erratzuarra, 13 urterekin aretxe pasoan hasi zena. Lan horretan Etxalarko Xanti Elizagoein izanen du lagun, lehenengo edizioko protagonista.
Larunbatean 19:30ean egin dute hitzordua frontonean eta 20:00etan hasiko da ibilaldia. Izen-emateko 7 euro ordaindu beharko da. Informazio gehiago 948 450014 edo 659 477396 telefonoetan (Mikel Albisu).