Dispertsioaren kontrako hitzordua egin dute Arraiozen

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 3a, 08:38

Hogei bat lagun bildu ziren Arraiozko batzar gelan. Utzitako argazkia

Dokumentala ikusi eta solasaldian parte hartu zuten martxoaren 1ean

"Baztango herriek ere dispertsioari ez!" izeneko kanpainak aitzina segitzen du, hilabetez hilabete eta herriz herri "dispertsioaren kontrako hitzorduak" antolatzen. Erratzu eta gero Arraiozen txanda izan da. Hitzordua martxoaren 1ean zen, arratsaldeko 6etan Arraiozko batzar gelan. Hogei bat lagun inguru hurbildu ziren eta, puntual hasita, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako Urruti vs gertu izeneko dokumentala eman zen, non Etxarriko preso politikoen senideek beren bizipenak kontatzen dituzten.

Ondoren, kafe baten inguruan, Iñaki Erro eta Xotero Etxandi preso ohien solasaldia izan zen. Dispertsioak nola eragiten dion presoari kontatu zuten, alde politikotik eta alde humanotik, preso bera pertsona bezala eta preso politikoen kolektiboa apurtzeko xedea duen tresna politikoa dela. Dispertsioaren fase eta garai ezberdinak agertu zituzten, hamaika anekdota eta bizipen kontatuz. Publikoak ere parte harte zuen galderak eta hausnaketak eginez.

Solasaldiaren bukaeran Sarekide egiteko eta Dispertsioaren liburuxka eskuratzeko aukera egon zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun