Guardia Zibilak eraso sexista baten biktima jazarri duela salatu du Baztango Batzar Nagusiak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 27a, 09:34

Herritarrak babesten egon beharko luketen horiek justu kontrakoa egiten ari direla azpimarratu du

Baztango Batzar Nagusiak ahobatez onartu du Bildu aurkeztutako mozioa. Idatzian biltzen denez, 2014ko urriaren 16an, Lekarozko kiroldegian, eraso sexista baten biktima izan den herritar batek Elizondoko kuarteleko guardiazibil batzuen jazarpena jasan behar izan du. Guardia Zibiletako bat bere erasotzailearen aita izanik, probokazioaz akusatu eta atxilotuko zutela mehatxatu zuten. Hau dena erasotzailea metro gutxietara zegoela eta jakinda bere kontrako urruntze agindua indarrean zeukala.

Gertaeren larritasuna ikusita, «herritarrak babesten egon beharko luketen horiek, justu kontrakoa egiten ari direla», Batzar Nagusiak gertakariak salatu eta errefusatu ditu. Horretaz gain, Gobenuaren Nafarroako Ordezkaritzari eta Nafarroako Gobernuari indarkeri matxistaren biktimen segurtasuna behingoz bermatu dezatela eta gertakari hauen egileak bere karguetatik baztertuak izan daitezela eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun