Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Baztango Geroa Baik bere babesa eman dio Aroztegiko proiektuari

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 27a, 09:13

Koalizioak bailararako proiektu dinamizatzailea dela eta garapena, enplegua eta aberastasuna ekarriko dituela defendatu du

Baztango Geroa Baik Aroztegia Jauregiko Proiektua, proiektu garrantzitsua, dinamizatzailea eta eskaintza turistikoa bultzatu eta anizten duela defendatu du, eskualdean azken urteotan modu garrantzitsuan hazi den sektore batetan alegia, eta sektorearen gainontzekoei onurak ekar diezaiekeena, nazioarteko dimentsioa emanaz gainera. Ikuspuntu turistikotik, Baztan jomuga ezagutarazteko arras baliogarria izanen da, ziurtatu du koalizioak.

Era berean, Baztango Geroa Baik ohartarazi du «proiektuaren inguruan ematen ari diren ziurtapenak, hirigintza pelotazo bat dela esanez, ez direla egia». «Bailaran jarduera sortzeko inbertsio handiko proiektua da, hori gertatzeko hain zaila den momentu honetan gure babes osoa merezi duelarik» azpimarratu du koalizioak.

Baztango Geroa Bairen arabera, «udal kutxarengan diru-sartzeak izanen duen eragin ekonomikoa, zerbitzuen dinamizazioan bai eta enpresa laguntzaile eta inbertsio apartak ekarriko dituen lanpostu berrien sortzean, aukera handia da Baztanentzat».
«Halaber, zenbait ordezkarik proiektuari egindako kritikek ez dute proiektuak duen babes soziala islatzen, zilegi denez, ez eta eskaintzen duen garapen, enplegu eta aberastasunak dakarren eragin positiboa ere» amaitu du koalizioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun