Fruta-arbolak kimatzeko Baztango udalaren ikastaroan 30 lagun
 aritu ziren

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 25a, 10:14

Xabi Akizuren azalpenak adi entzun zituzten ikastaroan parte hartu zutenek. Utzitako argazkia

Xabi Akizuren eskutik, alderdi teorikoa eta praktikoa landu zuten

Baztango udalak antolaturik joan den asteburuan bigarren urtez segidan fruta-arbolak kimatzeko ikastaroa egin zen. Xabi Akizuren eskutik ikastaroak alderdi teoriko bat zuen eta bertzea praktikoa. Alderdi teorikoa Arizkunenean egin zuten eta praktikoa berriz Arizkungo Dutarian.

Eguraldia sobera lagun izan ez bazuten ere denera bi egunetan banaturik hogeita hamar herritarrek parte hartu zuten. Fruta-arbolak kimatzeko tekniken ezagutzak bertze hainbat ezagutzekin batera bertako baliabideetan oinarrituriko produkzio aukeretan herritarrak trebatzeko aukera ematen du. Tokiko garapenean oinarri diren bertako herritarren prestaketa bulkatuz eta natur-baliabideen zentzuzko erabilera sustatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun