Laxoa Elkartearen mila euroak berriz ere Mikel Iparragirrerentzat

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:31

UtziTAKo argazkia.

Joan de abenduaren 20an Iruritako Aranabia pilotalekuan Paxaka txapelketako finala jokatu ondoren Laxoa Elkarteak urtero antolatzen duen 1.000 euroren zozketa egin zen. Pello Obregozo Iruritako alkateak bi boleto atera zituen: 0754 zenbakia eta ordezkoa 0365. Lehenbizikoak urtarrilaren 10a arteko epea zuen saria jasotzeko, baina ez zuen inork boleto hori aurkeztu eta, beraz, ordezkoa indarrean sartu zen. Ordezko zenbakia Mikel Iparragirre elizondarrak aurkeztu zuen eta, beraz, bera izan da 1.000 euroko saria eskuratu duena. Saria Aranabia pilotalekuan eman zion Tiburzio Arraztoa Laxoa Elkarteko lehendakariak. Iaz ere Laxoa Elkarteko mila euroak Mikel Iparragirrek jaso zituen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun