IK erakundeari buruzko gaualdia Erratzuko elkartean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:30
UtziTAKo argazkia.

IK (IparretarraK), ipar Euskal Herriko erakunde politiko armatuari buruzko informazio gaualdia iragan zen otsailaren 6an eta 40 bat lagun elkartu ziren Erra­tzuko elkartean.  Lehen zatian Sylvie Garatek egin duen dokumentala hedatua izan zen: Génération autonomistes basque, euskarazko azpitituluekin. Biga­rren zatian, IK erakundean militante izan diren Filipe Bidart eta Panpi Sainte Marie etorri ziren publikoaren galderei erantzuteko. Publiko interesatu eta partehartzailea izan zen gaualdian. Filipe eta Panpi Erratzura etorri diren bezala, prest dira bertze herritara joateko ere dokumentala ahal bezainbat hedatua izan dadin eta ipar Euskal Herriko historia ezagutarazteko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun