Ekonomia ikastaroa antolatu du Hazitik Hozie lan taldeak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:27

Alejandro Arizkun NUPeko ekonomia irakasleak eskainia

Hazitik hoziek, Baztan­go tokiko garapenerako lan-taldeak ekonomia ikastaroa antolatu du. Alejandro Arizkun Cela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomia irakaslearen eskutik hiru saio eginen dira, otsailaren 21ean, otsailaren 27an eta martxoaren 7an Arizkunenean, 11:00etatik 13:00etara. Izen ematea urririk egiten ahal da hazitikhozie@ gmail.com helbide elek­tronikoan.
 
Otsailaren 21ean Zien­tzia ekonomiak zer erakusten eta zer ezkutatzen digu? galderari erantzunen dio Alejan­dro Arizkunek. Otsailaren 27an Krisi ekonomiko bat dago edo elkar gurutzaturiko krisi aunitz? izanen da eran­tzun beharreko galdera eta martxoaren 7an Haz­kunde ekonomikoari buruz alternatibarik ba al dago?
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun