Baztango herriek ere dispertsioari ez dinamika abiatu da, euskal preso politikoek eta beren familiek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko. Herriz herri eta hilabetez hilabete eginen den ekimen ibiltaria da. Urtarrileko hitzordua Erratzun izan da.
Urtarrilaren 30ean Dispertsioaren bizipenak solasaldia eskaini zuten eta Gari Garaialde argazkilariak Zu ikusteko bidean lana azaldu zuen lixutegian. Ondoren, presoen familiarrek beren esperientziak eta kezkak azaldu zituzten.
Urtarrilaren 31n Baztango herriek dispertsioari ez! lemapeko elkarretaratzea egin zen plazan, Guardia Zibilaren patruila batek ekitaldia zelatatzen zuela.
Hurrengo hitzordua Arraiozen izanen da otsailean.