Elurtea dela eta, otsailaren 7an mendietako orein eta orkatzei belarra botatzen aritu ziren Baztango Ehiza eta Arrantza elkartekoak, Nafarroako Ehiza Federazioaren laguntzarekin. Lehen aldia da honelako ekimen bat egiten dutela Baztango ehiztariek eta 22 fardo belar banatu zituzten Almandoz, Berroeta, Orabidea eta Iruritako mendietan.