Baztan erreka eta uholdeak foroan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:20

Baztan erreka eta uholdeak gaiari buruzko eztabaida-foroa antolatu du Udalak otsailaren 19an, ortzegunean 19:00etan Balleko Etxe­ko Batzar aretoan.
 
Hizlarien artean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Adminis­trazioko ordezkariak; Noemí López eta Felipe Román, Kantauriko Ur Konfederazioko ordezkariak; Iñaki Antigüedad, Euskal Herriko Unibertsitateko hidrogeologiako katedraduna; Camino Jaso, biologoa eta erreka eta ur aferetan aditua eta Julia Ibarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, erreka eta ur aferetan aditua izanen dira.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun