Stock Feria antolatu du Bertan elkarteak Elizondon

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 10:19

Elkarteko 16 komertzio eta zerbitzuk parte hartuko dute

Baztango Bertan, ostalari, merkatari eta zerbitzuen elkarteak, aukeren azokaren edizio berri bat antolatu du o­tsailaren 28 eta mar­txoaren 1erako, Baztango Udalaren eta Nafa­rroako Gobernuaren laguntzaz. Feria Elizondoko pilotalekuan izanen da, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara. 

Bazkide hauek parte hartuko dute azokan:  Ipingi arropadenda, Benar ileapandegia, Piko piko, Arrikulunka kirolak, Baztango sotopilek, Izeta ordulari denda, Pottoki, 3Dekorama Design, Fantxike arropa eta opari denda, Ka­ttalingorri arropa denda, Virgilio oinetakoak, Argibel Optika, Iparla Kirolak, Nafarpress liburudenda, Zangue zapata denda eta Autxitixia Gasnategia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun