Oztopoen gainetik euskaraz bizitzeko babesa eman diote Nafarroako euskalzaleek Baztango Udalari

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 24a, 08:49

Nafarroako euskalzaleek babesa azaldu diote Baztango Udalari. Argazkian, otsailaren 23ko agerraldian GarbiƱe Elizegi alkatearekin. Utzitako argazkia

Kontseiluak otsailaren 28an Donostian antolatu duen manifestazioan parte hartzera ere deitu dute

Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu da azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatzeko. Otsailaren 23an egindako agerraldian bereziki Baztanen gertatutakoa salatu nahi izan dute. «Baztango udalak konpromiso irmoa du herritarrek duten euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko. Ildo horretan ulertu behar dugu UEMAn sartzeko hartu berri duen konpromisoa eta zentzu horretan doa ere Euskara plana onartu izana».

Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu da azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatzeko. Otsailaren 23an egindako agerraldian bereziki Baztanen gertatutakoa salatu nahi izan dute. «Baztango udalak konpromiso irmoa du herritarrek duten euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko. Ildo horretan ulertu behar dugu UEMAn sartzeko hartu berri duen konpromisoa eta zentzu horretan doa ere Euskara plana onartu izana».

Baztango udalak, herritarrek duten euskaraz bizitzeko nahiari jarraituz eta hauen hizkuntza-eskubideak babesteko helburuz neurri eraginkorrak hartzeko asmoz onartu zuen Euskara plana, besteak beste. Aitzitik, Nafarroako Gobernuak helegitea jarri dio Baztango udalari. Kontseiluak dioenez, «azken aldian ohiko bihurtzen ari da Euskal Herrian administrazioren batek hizkuntza-politikari lotutako erabaki ausartaren bat hartzen duen bakoitzean, horren aurka egitea. Baztango udalaren kasuan Nafarroako Gobernuaren eskutik etorri da esku-hartzea. Baina berdin gertatzen ari da EAEn zein Ipar Euskal Herrian hizkuntza-politikari lotuta neurri ausartak hartzen ari diren hainbat administrazioekin ere, lehenean Carlos Uquijo Estatu espainiarreko ordezkariaren bitartez eta bigarrenean Prefetaren bitartez jasotzen ari diren helegite eta zigorren bitartez. Gogor gaitzetsi nahi dugu hauen jarduna, zeinaren bitartez euskara desagerrarazi nahi duten».

Nafarroako euskaltzaleek aipatu dutenez, «argi du bidea zein den. Argi dugu Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikak nora garamatzan eta ez gaude hau onartzeko prest. Bere jardunarekin euskara desagerrarazi nahi du Barcinaren gobernuak eta guk ez diogu hori egiten utziko».

Baztango udalak argi adierazi du abiatutako bidearekin jarraitzeko duen asmoa eta Nafarroako euskalzaleen babestu egin dute jarraitu beharreko bide hori: «Hizkuntza bat normalizatzeko beharrezkoa da neurri politikoak hartzea eta hain zuzen ere, hori egiten ari dira gaur egun hainbat administrazio, tartean Baztango udala. Gainontzeko udalei eta administrazioei ere bide horri jarrai diezaioten eskatu nahi diegu».

Eraso egoera hau salatzeko eta neurri eraginkorrak hartzeko prest dauden pertsonak babesteko manifestazioa eginen du Kontseiluak hilaren 28an Donostian. Bada, Nafarroako euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte: «Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara! Aldarrikatuko dugu euskaraz bizi nahi dugun pertsonok Donostian».  

Baztangoa adibide bat bertzerik ez dela ere gogoratu dute euskalzaleek eta «Nafarroan euskaldunok oztopo andana dugula egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko. Zoritxarrez, ez da gauza berria guretzat. Ezaguna da euskaltegien egoera, euskaraz Nafarroa osoan ikasteko dauden zailtasunak, euskarazko hedabideek bizi duten egoera prekarioa… Bada, argi dugu Nafarroan behar beharrezkoa dela hizkuntza-politikak egiteko moduan iraultzea eta ildo horretan, guk badugu gure alternatiba. Gure proposamena, apirilaren 25ean aurkeztuko dugu Anaitasunan egingo dugun ekitaldian. Euskaraz bizi nahi duten pertsonei bi hitzordu horiek agendan gorde eta bi egun horietan euren euskaraz bizitzeko nahia irmotasunez ager dezaten gonbita luzatu nahi diegu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun