Stock Feria antolatu du Bertan elkarteak Elizondon astebururako

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 24a, 08:40

16 komertziok aterako dituzte bere produktuak Elizondoko pilotalekura asteburuan. Artxiboko argazkia

Elkarteko 16 komertzio eta zerbitzuk parte hartuko dute otsailaren 28an eta martxoaren 1ean

Baztango Bertan, ostalari, merkatari eta zerbitzuen elkarteak, aukeren azokaren edizio berri bat antolatu du otsailaren 28 eta martxoaren 1erako, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Feria Elizondoko pilotalekuan izanen da, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara.

Bazkide hauek parte hartuko dute azokan:  Ipingi arropadenda, Benar ileapandegia, Piko piko, Arrikulunka kirolak, Baztango sotopilek, Izeta ordulari denda, Pottoki, 3Dekorama Design, Fantxike arropa eta opari denda, Ka­ttalingorri arropa denda, Virgilio oinetakoak, Argibel Optika, Iparla Kirolak, Nafarpress liburudenda, Zangue zapata denda eta Autxitixia Gasnategia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun