Kuarteletako bilguneak antolatu ditu Baztango EH Bilduk aste honetan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 24a, 08:24

Asteazkenean Erratzun eta ortziralean Iruritan eta Berroetan

Herrietako arazoak, udaletxeko gestioa, hauteskundeak eta zerrendak aztertzeko kuarteletako bilguneak antolatu ditu aste honetarako Baztango EH Bilduk aste honetan.

Herrietako arazoak, udaletxeko gestioa, hauteskundeak eta zerrendak aztertzeko kuarteletako bilguneak antolatu ditu aste honetarako Baztango EH Bilduk aste honetan.

Honela, otsailaren 25ean, asteazken arratsaldeko 7:30ean Erratzuko lixutegian eginen dute Baztangoizari dagokion bilgunea.

Otsailaren 27an, ortziral arratsaldeko 7:30ean, Erbereko eta Basaburuko bilguneak eginen dituzte, Iruritako gizarte bilgunean eta Berroetako batzar gelan, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun