Iruritako Gizarte Bilgunea jendez mukuru bete zen otsailaren 22an, igande arratsaldean, Iduzkilore antzerki taldeak eskainitako Hazparneko anderea antzezlan ederra ikusteko. Lapurtera ezin ederragoan mintzatu ziren antzezle amateurrek ikaragarriko ikuskizuna eskaini zuten Ander Lipusen gidaritzapean, bertaratu ziren guztien gozamenerako.