Oronoz-Mugairiko Gorka Oteiza 27 urteko pilotoak eta Imanol Berho 28 urteko kopilotoak Euskadiko Rally txapelketa irabazi dute, 1 dibisioan. Otsailaren 8an jaso zuten saria Durangon. Citroen Saxo bat gidatuz, 9-10 karreretan parte hartu dute eta horietatik lau irabazi. Kategoria guztietako sailkapen orokorrean laugarren izan dira Oteiza eta Berho. Martxoan hasiko dute sasoi berria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!