Baztan erreka eta uholdeak gaiari buruzko eztabaida-foroa antolatu du Baztango Udalak otsailaren 19an, ortzegunean 19:00etan Balleko Etxeko Batzar aretoan eta herritarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera eta bere ekarpenak egitera.
Bertaratuko diren hizlarien artean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko ordezkariak; Noemí López eta Felipe Román, Kantauriko Ur Konfederazioko ordezkariak; Iñaki Antigüedad, Euskal Herriko Unibertsitateko hidrogeologiako katedraduna; Camino Jaso, biologoa eta erreka eta ur aferetan aditua eta Julia Ibarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, erreka eta ur aferetan aditua izanen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!