Orakunde Eguna ospatuko dute Anizen otsailaren 14an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 12:16
Orakunde egunean jokoak izanen dituzte Anizen. Utzitako argazkia

Goizean etxez etxe ibiliko dira eskean, Mendiarte elkarteam nazkaldu eta gero jokoak izanen dituzte

Anizko gazteek inauteriak pasatu dituzte, eta orain haurren txanda izanen dugu. Otsailaren 14an, larunbatean, Orakunde eguna izanen dute Anizen. Goizean etxez etxe ibiliko dira haurrak eta gurasoak puxkak biltzen esnea, arrautzak, xixtorra...). Etxez etxe ibili ondotik bazkaria izanen dute Mendiarte elkartean, eta bazkal ondoan jokoak. Haurrek ez ezik, Anizen helduxeagokoek ere parte hartzen dute jokoetan.

Larunbat arratsaldeari akabaila emateko, azken jokoa oilarra harrapatzea izanen da. Ondotik goizean bildutako puxkekin afari merendua izanen dute haur eta gurasoek elkartean.

Otsailaren 17an, Inauteri Asteartean, berriz, azken urteotan bezala, mozorroak hartu eta herrian barna ibiliko dira haurrak. Ilunabarrean otordua izanen dute elkartean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun