Kontseiluak apirilaren 25ean Iruñean eginen duen ekitaldiaren berri emateko batzarra Baztanen

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 10a, 16:28

Otsailaren 11n, asteazken arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenean

Kontseiluak apirilaren 25ean Iruñeko Anaitasunan antolatuko duen ekitaldiaren berri emateko batzarra eginen dute otsailaren 11n, asteazkenarekin, 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Herrietan euskararen inguruko lanketak egiteko elkarlana egiten duten eragile eta pertsona oro batzar honetara etortzera gonbidatu dute. Batzarrean Kontseiluaren mahaiaren lanketaren eta Anaitasunako ekitaldirako nondik-norakoen berri emanen dute.

Apirilaren 25eko ekitaldia

Kontseiluaren Nafarroako Mahaiak apirilaren 25ean Anaitasunean ekitaldia eginen du. Ekitaldi hau azken 5 urteotan mahai honetan bideratzen ari garen elkarlanaren fruitua da. Gogoan izango duzuenez, 2010ean euskalgintzak Nafarroan inoiz egindako manifestaziorik handiena erdietsi zuen.

Manifestazioa deitzeko arrazoirik ez zen falta: Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako hizkuntza-politika ankerra, dirulaguntzen urritzea gure erakundeak larri zaurituz eta zuek guk bezain ongi ezagutzen eta bizitzen dituzuen gertaerak. Nafar jendartea irmo eta masiboki atera zen kalera euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzera. Zalantzarik ez dugu arrakasta horren gakoak bi izan zirela:

- Nafarrek haien hizkuntzarekin duten atxikimendu handia.

- Euskalgintzaren elkarlana.

Bada, orduz geroztik elkarlanean jarraitzen dugu manifestazio hura antolatu genuen eragileok eta denbora honetan egindako lanaren emaitza izanen da, esan bezala, Anaitasunean apirilaren 25ean eginen den ekitaldia. Arrazoiak gaur ere ez zaizkigu falta eta esan dezakegu 2010ean genituen horiek beraiek, tamalez, hareagotu egin direla. Iazko urtean D eredua zikindu eta zokoratzeko baliatutako Guardia Zibilaren txostenak horren adibide bat dira.

Nafarroan aldaketa giroa dagoela hain maiz entzuten dugun garaiotan, kezkaz ikusten dugu aldaketa baletor Gobernu berri bat osa lezaketenek hizkuntza-politikan zer nolako erabakiak hartuko dituzten. Ekitaldiak, zentzu horretan ere, mugarri izan nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun