Geiser Pharma enpresak 30 lanpostu sortuko ditu Lekarozko kanpusean

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 6a, 15:18

Lekarozko kanpusak oraingoz erakarri duen lantegirik handiena izanen da Geiser Pharma. Juan Mari Ondikol

Baztango Udalak begi onez ikusi du egitasmoa eta obren baimena eman zaio

Aste honetan Lekarozko Campusean GeiserPharma enpresak plazaratutako berriaren inguruan Baztango Udal Gobernuak uste du berri ona dela baztandar guztiendako eta lanean segituko du «ingurugiroa errespetatzen duen garapen integral eta egonkor bat buktzatzearen alde», otsailaren 6an egindako agerraldian jakinarazi duenez.

Aste honetan Lekarozko Campusean GeiserPharma enpresak plazaratutako berriaren inguruan Baztango Udal Gobernuak uste du berri ona dela baztandar guztiendako eta lanean segituko du «ingurugiroa errespetatzen duen garapen integral eta egonkor bat buktzatzearen alde», otsailaren 6an egindako agerraldian jakinarazi duenez.

2014ko abuztuan GeiserPharmak eta Sodenak (Nafarroako Gobernuko enpresa publikoa), Baztango Udalari jakinarazi zioten Lekarozko Campus enpresarialean medikamentuak fabrikatzen dituen planta bat jarri nahi zutela.

Planteamendua aztertu ondoren Baztango Udal Gobernuak proiektuarekin adostasuna erakutsi zuen Baztanerako jarduera ekonomiko egokia dela ikusten duelakoz eta lanpostu berrien sorrera egonkorra suposatzen duelakoz (30 lanpostu inguru aurreikusten dira enpresaren arabera). Geroztik Baztango Udal Gobernua, enpresa eta Nafarroako Gobernuko enpresa publiko ezberdinekin elkarlanean aritu da, proiektu honi lehentasuna emanez, aitzinera atera ahal izateko. Lan honen guztiaren ondorioz, aste honetan enpresari hasierako obren baimena eman zaio eta otsailaren bukaera aldean eraikinaren obrekin hastea aurreikusten da.

Akitzeko, Baztango Udal Gobernuak aipatu du «espedientea ohikoa baino korapilatsuagoa izan dela Lekarozko Campusa bere garaian Nafarroako Gobernuak UGPS (Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala) bezala tramitatu zuelakoz. Hala ere, denon esfortzuari esker proiektua martxan jarri ahal izan da».

 

Zazpi milioi euroko inbertsioa

Geiser Pharmak zazpi milioi euro inguruko inbertsioa eginen du Lekarozen, 4.000 metro kuadroko lantegia egiten (bigarren fasean 7.000 metrora zabal daiteke). 2016 urte hondarrerako lantegi berrian lanean hastea eta urtean 15 milioi unitate sendagai ekoiztea espero dute. Lehen fasean Europako merkatura bideratuko litzateke produkzioa, bezeroen %80 bertakoa baitu Geiser Pharmak eta bigarren fasean, bizpahiru urtetan Estatu Batuetako merkaturako ere ekoiztuko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun