Berandu bada ere, ezin aipatu gabe utzi Itziar Erasun Eraunzetamurgilek joan den abuztuan Japonian jokatu zen Kenpo Kaiko Munduko Txapelketan egindako lana. Hamamatsu herrian jokatutako lehian, bikain moldatu zen 29 urteko elizondarra, eta emakumezkoetan hirugarren gelditu zen.