Euskal Nobela Beltzaren Astearen baitan Mariano Izetaren Dirua galgarri liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena egin zuten Arizkunenea Kultur Etxean urtarrilaren 22an. Aurkezpenean izan ziren Gabriela Goñi Izetaran alarguna, Ines eta Juana Mari alabak eta Jose Mari anaia, baita Maitane Maritorena udaleko kultur zinegotzia ere. Liburua 7 eurotan salgai dago Baztango liburudendetan, Izeta erlojudendan eta Iruñeko Karridenda, Elkar eta Katakrak-en.