Kasik 24.000 euroko dirulaguntza jasoko dute kultur taldeek

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Kultur erakundeei 2014ko jarduerari dagozkion dirulaguntzak eman ditu Balleko Etxeak. Denetara 23.929,24 euro banatuko ditu. Baztango Dantzariak elkarteak 2.284 euro jasoko ditu, Iruritako Dantzarien elkarteak 1.557 euro, Etnografia Museoaren lagunen elkarteak 1.400 euro, Jo ala Jo elkarteak 2.501 euro, Elizondoko Banda Recreok 245 euro, Baztandarren Biltzarrak 5.034 euro, Erratzuko Kultur Elkarteak 2.823 euro, Elizondoko Abesbatzak 2.039 euro, Baztan Ikastolako Guraso elkarteak 1.492 euro, Ertzuin Guraso Elkarteak 745 euro, Iruritako Guraso Elkarteak 807,24 euro, San Francisco Javier Guraso Elkarteak 1.824 euro, Baztango Lore emakumeen elkarteak 915 euro eta Legate Barrideen elkarteak 263 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun