LABek irabazi ditu Zahar Etxeko hauteskunde sindikalak

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Zahar-Etxean hauteskunde sindikalak egin ziren urtarrilaren 26an eta langileek Lantegi Ba­tzorde berria eta beraz ordezkaritza berria aukeratu zuten. LAB izan da bozka gehien lortu dituen sindikatua.

Langileen %85ek hartu zuen parte hauteskundetan. LABek bozkatu duten pertsonen bozken %65a lortu du eta aukeratzen ziren 5 ordezkarietatik 4. LABek babes hori eskertu nahi izan du eta orain arteko bidetik ja­rraituko duela adierazi du, «baina noski orain artekoa hobetzeko asmoarekin». Orain arte bezala langileen parte hartzea bul­tzatzen segituko duela ere jakinarazi du, «ditugun arazoei modu kolektiboan erantzunez orain arte bezala. Hauteskunde emaitzek komitearen lidergoa eramateko erronka luzatu digute eta ez dugu hutsik eginen. Baino hala eta guztiz ere Zahar-Etxeko arazoak bertan diraute eta horiek konpontzea langile guztien konpromisotik etorriko da. Orain arteko bideak eraku­tsi digu Komiteak bere kabuz bakarrik ez duela arazo guztiak konpontzeko gaitasunik eta denon inplikazioa behar beha­rrezkoa dela». 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun