San Anton egunean zozketatutako aretxea Iruñera

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 5a, 09:18

Juan Mari ONDIKOL

San Anton eguna ospatu zuten Elizondon. Beti bezala, zopak banatu zituzten plazan, emakume bertsolariak aritu ziren kantari eta gutienez 1867. urtetik Francisco Joaquin de Iriarte Zahar Etxearen alde egiten den zozketa ere egin zen Balleko Etxeko balkoian. Amaiurko Gartxon, Eneko eta Maddi Iribarren Aleman anai-arrebek eta Ekain Arrupea Iribarren lekaroztarrak atera zituzten zenbakiak. Lehen saria, aretxea, 8.961 zenbakiari egokitu zitzaion. Hain zuzen, San Anton egun berean erosi zion Iruñeko Mikel Pueyok Pello Maia albienteari. Bigarren saria, zerria, 1.141 zenbakiari egokitu zitzaion; hirugarren saria (bi bil­dots), 2.786 zenbakiari eta laugarren saria, urdaiazpikoa, 3.556 zenbakiari. Azken hau, Elbeteko Julia Istilart-i suertatu zitzaion. Bertze bi sariak atera gabe daude hau idazterakoan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun