FITURek antolatzen duen Abentura Turismo Produktu hoberenaren XX. lehiaketaren irabazlea izan da Baztan Abentura Park. Lehiaketa honen helburu nagusiak honako hauek dira: Sektore turistikoaren garapena bultzatu eta kalitate handiko egitasmo turistikoak aditzera eman. Saria, Mattari Alzuarte Gazteluk (BKZ eta Baztan Abentura Parken izenean) hartu zuen urtarrilaren 29an Nafarroako standean.
Epaimahaia honela osatzen da: %30a kontsumitzaileak, %30 turismo arloko profesionalak, %10 komunikabideak eta %30 turismo arloko ordezkariak.
Europan bakarra den Elizondoko parke honetan ekintza ezberdinak egin daitezke: Canopy (Tirolinen zirkuitu erraldoiak, 120 metroko alturan, eta tirolina txikiak, 20 metroko alturan); penduloaren salto erraldoia (Plataforma 100 metroko alturan dago, 45 metroko saltoa eta 140 metroko penduloa); pendulo txikia (30 metroko alturan), arroil aquapark naturala (txirristak, saltoak, rapelak, erreka jautsi); ferrata bide handia (200 metrotako haitza igotzen da).