Fruitu arbolak kimatzeko ikastaroa eskainiko dute otsailaren 21ean Elizondon

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Arizkunenean, Xabier Akizuren eskutik

Fruitu arbolak kima­tzen ikasteko ikastaroa eskainiko du Xabier Akizuk Arizkunenean otsailaren 21ean, larunbatarekin, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00e­tatik 17:00etara. Izen emateko epea otsailaren 13 artio zabalik izanen da eta 16 euro ordaindu beharko dute interesatuek. Gutienez 10 lagun eta gehienez 20 onartuko dira.

Plazak izen-emate ordenaren arabera emanen dira. Matrikulen eta ikasleen mailaren arabera bi talde antolatzen ahalko dira. Eguraldi txarra iragartzen bada egunez aldatuko da. Eguerdian denbora probesteko bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Ikasle bakoitzak kima­tzeko aizturrak ere eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun