Kapeluak eta mozorroak egiten ikasteko haurrentzako inauterietako tailerra emanen du Birbira kolektiboak Arizkunenean, otsailaren 7an, larunbatean 11:00etatik 13:30era. Ikastaro honetan izen emateko 4 euro ordaindu beharko dira. Gutienez 10 haurrek eman beharko dute izena eta gehienez 20k. Plazak izen-emate ordenaren arabera emanen dira.