Nafarroa Oinezeko ekitaldien baitan, otsailaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan pilota jaialdia izanen da Elizondoko Baztan pilotalekuan. Lehenik paxaka erakustaldia eginen da eta ondotik, eskuz binakako partida: Mikel Goñi eta Iñaki Otxandorena, Olaizola I eta Pascualen kontra. Sarrerak 16:30etik aitzinera salgai jarriko dituzte frontoian. 6 urte arte doan; 6-12 urte, 3 euro; 12 urtetik goiti, 5 euro.