Dispertsioarekin akitzeko lehen hitzordua izanen dute Baztanen

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 30a

Gari Garaialde argazkilariaren 'Zu ikusteko bidean' izeneko lana erakutsiko du Erratzun. Gari Garaialde

Ortziral arratsaldeko 7:30ean Erratzuko lixutegian solasaldia izanen da eta larunbat eguerdiko 12:30ean elkarretaratzea Erratzuko plazan

Euskal preso politikoek pairatzen duten dispertsio politikarekin bukatzeko dinamika berri bat paratu da martxan Baztanen. ‘Dispertsioarekin akitzeko hitzordua’k antolatuko dira hilabetez hilabete eta herriz herri, formatu ezberdinen bidez baztandar guzien parte hartzea bilatuz. Lehen hitzordua, urtarrilekoa, Erratzun izanen da.

Urtarrilaren 30ean, ortziralea, Dispertsioaren bizipenak izeneko solasaldia eginen da, arratsaldeko 7:30ean Erratzuko Lixutegian. Gari Garaialde argazkilariak Zu ikusteko bidean izeneko lana aurkeztuko du eta ondoren dispertsioa sufritu duten baztandarren familiarrek beren bizipenak kontatuko dizkigute.

Urtarrilaren 31n, larunbata, elkarretaratzea izanen da Erratzuko plazan eguerdiko 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun