Estatuko Abentura Turismo Produktu hoberenaren lehiaketa irabazi du Baztan Abentura Park-ek Fiturren

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 29a

Mattari Alzuarte arduraduna, Miguel de la Quadra eta Baztango Udaleko, Nafarroako Gobernuko eta Cedernako ordezkariekin Baztan Abentura Parken inaugurazioan. Artxiboko argazkia

Gaur jasoko du saria Mattari Alzuarte arduradunak Madrilen

FITURek antolatzen duen "Abentura Turismo Produktu hoberenaren XX. lehiaketa"ren irabazlea izan da Elizondoko Baztan Abentura Park. Lehiaketa honen helburu nagusiak honako hauek dira: Sektore turistikoaren garapena bultzatu eta kalitate handiko egitasmo turistikoak aditzera eman. Saria, Mattari Alzuarte Gazteluk (BKZ eta Baztan Abentura Parken izenean) hartuko du, ortzegun honetan, urtarrilak 29, 12:45etan Nafarroako standean.

Epaimahaia honela osatzen da: %30a kontsumitzaileak, %30 turismo arloko profesionalak, %10 komunikabideak eta %30 turismo arloko ordezkariak. Saria irabazi duen produktua Baztan Abentura Park parke berria da. Parke hau Baztanen kokatuta dago, Elizondon hain zuzen.

Europa mailan bakarra den parke honetan datozen ekintzak egin daitezke: Canopy (Tirolinen zirkuitu erraldoiak, 120 metroko alturan, eta tirolina txikiak, 20 metroko alturan); penduloaren salto erraldoia (Plataforma 100 metroko alturan dago, 45 metroko saltoa eta 140 metroko penduloa); pendulo txikia (30 metroko alturan), arroil aquapark naturala (txirristak, saltoak, rapelak, erreka jautsi); ferrata bide handia (200 metrotako haitza igotzen da).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun