Gizakunde Eguna ospatuko dute ilbeltzaren 31n, aurtengoan Erratzun. Desilearen hasiera arratsaldeko 7etan eginen dute Erratzuko kanposantu paretik. Bertan parte hartuko dute mozorro txuri eta beltzek, hainbat herrietako sagardantzariek, txistulariek, joaldunek, Bizkargain fanfarreak, bertsolariek, hartzak eta hartzazainak, Jantzilok eta nahi duen orok, hori bat, mozorraturik. Horretarako, mozorro tailerrak ere egiten ari dira ttuntturruak egiten ikasteko asmoz.
Plazan bertsolariek lagunduta Jantzilo epaitu eta, horrela erabakitzen bada, erre eginen dute. Atseko 10etan afaria izanen da Etxelebertzeko txokoan (afariko txartelak Zubipuntan eskuragarri). Ondotik, alimaleko besta izanen da akordeoilari eta Ttirri&Tterri diska jartzaileekin.