Almandozko Jauregia etxean bizi den Isabel Plazak 100 urte bete zituen urtarrilaren 26an. Mendea bete duen arren, alai eta kontent bizi da Isabel Jauregian, zerbitzari baten laguntzarekin. Igandean, familiaren eta barrideen omenaldia jaso zuen eta parrokiko abeslari taldeak ere kantu batzuk eskaini zizkion.
Hain zuzen 1909an Baztango Udalak orduko 24.000 pezeta hiru urtez ordainduz erosi zuen Jauregia. Denbora batez fonda izan zuten, gosariak, bazkariak eta beharra izanez gero, logelak ere eskainiz. Ezkontzatako bazkariak ematen zituzten eta Almandozko eliza berria inauguratu zenean ere bertan eskaini zuten bazkaria.
Ilbeltzaren 25ean, omenaldi berezia jaso zuen Isabel Plazak, familiakoak eta herritarrak inguruan zituela. Parrokiko abeslari taldeak hiru kantu abestu zituen bere ohoretan eta protokoloak agintzen duen bezala, barride batek lore xorta era Luis Roldan herriko alkateak plaka bat eman zioten, baita Isabelen gustuko edariak ere, txanpaina eta kina.
Omenaldia eskertzeko, familiak prestatutako luntx berezia ere izan zuten. Almandoztarrek zioten bezala, «eskerrik asko eta zorionak Isabel, Almandozko erregina, segi bizitzen».