'Baztango herriek ere dispertsioari ez' dinamika Erratzun abiatu da asteburu honetan

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 2a

Larunbat eguerdian elkarretaratzea egin zuten Erratzuko plazan. Utzitako argazkia

Ortziral arratsean solasaldia eta larunbat eguerdian elkarretaratzea egin zituzten

Baztango herriek ere dispertsioari ez dinamika abiatu da urtarrilean, euskal preso politikoek eta beren familiarrek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko herriz herri eta hilabetez hilabete eginen den ekimen ibiltaria. Urtarrileko hitzordua Erratzun izan da.

Urtarrilaren 30ean, ortziralean, hogei lagun inguru bildu ziren Erratzuko Lixutegian ‘Dispertsioaren bizipenak’ izeneko solasaldian eta, merendu goxo baten inguruan, Gari Garaialde argazkilariak ‘Zu ikusteko bidean’ lanaren nondik norakoak azaldu zituen. Ondoren, Baztango presoen familiarrek beren esperientziak eta kezkak azaldu zituzten.

Urtarrilaren 31n, larunbatean, hogeita hamar lagun inguruk parte hartu zuten ‘Baztango herriek dispertsioari ez!’ lemapeko elkarretaratzean Erratzuko plazan, Guardia Zibilaren patruila batek ekitaldia zelatatzen zuela. Hurrengo hitzordua Arraiozen izanen da otsailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun