Bizi testamentuaz eta heriotza egokiaz filma eta solasaldia urtarrilaren 29an Elizondon

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 27a

Ortzegun arratseko 7etatik aitzinera Arizkunenean

Bizi testamentua eta heriotza egokiaren inguruko Zineforum eta solasaldia izanen da urtarrilaren 29an, ortzegun arratseko 7etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko hitzaldi aretoan (3. solairua).

Bizi testamentua eta heriotza egokiaren inguruko Zineforum eta solasaldia izanen da urtarrilaren 29an, ortzegun arratseko 7etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko hitzaldi aretoan (3. solairua).

Borondatezko heriotza zinean filma eskainiko dute eta solasaldia Manuel Eciolaza Carballoren eskutik izanen da. Familia medikua eta Nafarroako Duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko elkarteko burua da. Ekintza, Duintasunez hiltzeko eskubideko elkarteak eta Udalak antolatua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun