Azkeneko bi larunbatetan inauteriak ospatu dituzte Aniz eta Berroetako gazteek. Urtarrilaren 17an Anizen ibili ziren etxez etxe puxkak biltzen. Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, gauza bera egin dute, baina hontakoan Berroetan. Hamazazpi gazte elkartu ziren eta arras gustora pasatu omen zuten eguna.